13 edo 14 urte betetzen dituzten bazkide gazte guztiek Reale Arenako berdegunera salto egiteko aukera izango dute Realaren partiden atarian.
Helburua? Bi taldeetako jokalariei bufandekin korridore bat egitea ereserkia entzuten denean. Gainera, Txurdinen ondoan oroigarri polit bat eskuratu ahal izango dute, argazki moduan, eta ekipoaren beroketa ikusi aulkien ondoan. Denek klubaren bufanda ofiziala jasoko dute.
Horretarako, interesdunek inprimaki hau bete beharko dute. Partida jokatu baino bi aste lehenago hasi eta bi aste geroago arte 13 edo 14 urte betetzen dituzten gazteen eskaerak onartuko dira. Partida bakoitzean hamar gazte atera ahal izango dira gehienez. Izena ematen dutenak gehiago badira, zozketa egingo da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin