UDARA REALAREKIN

Ostiralean izena emateko epea itxiko da

Oso gutxi falta da ‘Udara Realarekin’ hasteko. Datorren ostiralean, hilak 16, apuntatzeko epea itxiko da. Udako ekintza hauek - hiru, hain zuzen ere- uztailean ospatuko dira. IkasiBizi programak, Real Sociedad Fundazioatik gazteentzako antolatutako heziketa, sozial eta kirol ekintzak biltzen ditu. Inskripzio epea zabaldu zenetik, izena emateko erritmoa bikaina izan da. Jada RS Udalekuen eta RS Campuseko bi txandetan (uztailak 10-14 eta uztailak 17-21) parte-hartzaileen kupoa beteta dago. Hala ere, oraindik lekuak gelditzen dira RS Campuseko gainontzeko txandetan eta RS Nesken Campus ekintzetan.

Pasa den urtetan bezala, 'Udara Realarekin' hiru ekintza eskaintzen ditu, Campus RS, udako udalekuak (RS Udalekuak) eta RS Nesken Campusa, neskeentzako soilik den Campusa. 

Campus RS mixtoa, 2001 eta 2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat bideratua dago eta sei txandetan egingo da ekainaren azken astetik abuztuaren lehen astea bitartean. Nesken Campusa berriz, bi txandatan egingo da eta uzatailaren bigarren eta hirugarren astean ospatuko da. Zubietan egingo dira bi ekintzak. RS metodologia eta balioak kontuan izango dira. 

Udako Udalekuak, uztailean zehar ospatuko da eta 7-13 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago. Baztan bailarako Lecaroz ostatua izango du antzeztoki bezala. Jada izen-ematea egin daiteke hiru ekintzetarako esteka honetan: Izena eman

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!