Realak Granada CF taldea hartuko du gaur arratsaldean Reale Arenan. Andaluziako taldeak bere Europa Leaguerako aukerak mantendu ditu Errege Kopako finalerdietara iritsi ostean. Denboraldi bikaina, zalantzarik gabe.
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak badaki zuri-gorrien aurka neurtzeko intentsitatea eta arreta altua beharrezkoa dela. Lehen itzuliko partidan, bi taldeek lidergoa jokoan zutela, Porturen bi golek sailkapen-taularen gorenera eraman gintuen. Gaur jokoan dagoena askoz ere garrantzitsuagoa da gure etorkizunerako, Europarako txartela.
Denboraldi amaieran ezarritako helburua lortu ahal izateko norberaren mende egotea askok nahiko lukete. Horrela iritsi gara eta jarraitu ahal izateko hiru puntuak eskuratu behar dira. Nekea eta aurkariarekiko atseden-orduen alde negatiboa ekuazio zorrotz bati gehitzen zaizkio. Ez dago aitzakiarik, Reala gara. AURRERA MUTILAK!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin