BETERANOAK

Paper ona Torrelavegan

Gure beteranoen taldeak paper ona bete zuen Torrelavegan jokatu zen Ipar Zonako FEAFV-ko Liga Solidarioan. Txuri-urdinek bi eta bat irabazi zioten Sestao Riverri (Irazoki eta Brit) lehen kanporaketan eta, ondoren, bi eta bat galdu Racing de Santanderren aurka (Brit).

Celta de Vigo atera zen garaile eta, ohi bezala, jardunaldiak izaera solidarioa izan zuen eta jasotako diru guztia Asociación Montañesa de Ayuda al Toxicómano (AMAT) elkartearentzat izan zen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!