ELENE LETE ETA MANUELA VANEGAS

Pariseko Joko Olinpikoetara

Elene Lete eta Manuela Vanegas Pariseko Joko Olinpikoetan izango dira. Lete Espainiako selekzioaren espedizioko kidea izango da. Uztailaren 17an, 2025eko Eurokoparako sailkatzeko bi partidak jokatu ondoren Txekiar Errepublikaren eta Belgikaren aurka, Espainiako selekzioak behin betiko kontzentrazioa hasiko du Joko Olinpikoei begira. Bertan Japonia, Nigeria eta Brasilen aurka lehiatuko dira.

Vanegasek, bestalde, Kolonbiako selekzioaren deialdia jaso du, eta Barranquillan kontzentratuko da uztailaren 8tik 14ra. Bere selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Ekuadorren aurka uztailaren 13an Cartagenako Jaime Morón estadioan. Ondoren, uztailaren 15ean Parisera joango dira eta multzoen fasean Frantzia, Kanada eta Zeelanda Berria izango dituzte aurkari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!