Gure emakumezkoen filialak huts eta lau irabazi dio Pradejoni gaur arratsaldean etxetik kanpo. Txuri-urdinek partida borobila egin dute eta sailkapenaren goialdean mantentzea baimentzen dion hiru puntu lortu dituzte.
Errioxarrak nagusi izan dira lehen zatian. Hala ere, donostiarrak izan dira lehenengoa sartu dutenak Agirrezabalak ezker hegaletik egindako jokaldi on baten ondoren. Etxeko taldea nagusi izaten jarraitu da eta abagune argia izan dute zutoinean jo duen erremate batean. Joko zuzenaren ondorioz Realak asko sufritu du, baina oso serio mantendu da defentsan eta atsedenaldira abantailarekin iristea lortu du.
Bigarren zatian, gipuzkoarrek aurrerapausoa eman dute eta ez diote aurkariari aukerarik eman. Gorka Alvarezen taldearen kontraerasoek min handia egin diote etxekoen defentsari. Hainbat aukera izan ondoren, Urdampilletak bigarren gola egin du, donostiarrei lasaitasun handia eman diena. Pradejonek amore eman du eta azken txanpan Urdampilletak eta Aranburuk, hurrenez hurren, kanpoko taldearen hirugarren eta laugarren golak lortu dituzte.
Garaipen sendoa gure filialarentzat. Txuri-urdinek oso sentsazio onak utzi dituzte eta 2025ean partida bakar bat galdu gabe jarraitzen dute. Datorren astean Atletico Villalongaren aurka jokatuko dute Zubietan. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
CD Pradejón: Sheila, N. Tellería, Saioa, Ezkurdia, Gloria (Daniela Muñoz, min. 84), Ana Pagola, Aitana, Rodri, Janbon, Ainhoa López (Leoe, min. 66) eta Alejandra (M. Cris, min. 78).
Real Sociedad B: Arrula, Etxebeste, Solozabal, Azpirotz (Soroa, min. 85), Losada, Zunzunegi, El Amraoui, Olaetxea (Aranburu, min. 59), Etxarte (Urdampilleta, min. 59), Agirrezabala eta Puy (Mugabure, min. 80).
Golak: 0-1: Agirrezabala, min. 13; 0-2: Urdampilleta, min. 71; 0-3: Etxebeste, min. 81; 0-4: Aranburu, min. 92.
Epailea: Sarabia Caro. Txartel horia erakutsi die etxeko Alejandra eta Ezkurdiari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin