Gurutze Gorriaren lana funtsezkoa da Realaren partidetan. Beti adi eta prest, bere langileek gure osasuna zaintzen dute Anoetako jardunaldi guztietan. Goiz iristen dira estadiora, baita inguruetan kokatzen diren sei anbulantziak ere. Iristean, langileak aldageletara zuzentzen dira, laneko arropa jantzi eta behar duten material guztia prestatzen dute. Normalean hogeita hamar pertsonek egiten dute lan partida egun batean, hauen artean bi mediku eta bi erizain. Ikusi nahi duzu nolakoa den neurketa egun bat Gurutze Gorriko langileekin?
Lan handia ere Zubietan
Lankidetza hitzarmenaren esparruan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak osasun-zerbitzuak eskaintzen ditu Zubietan jokatzen diren neurketa guztietan. Normalean anbulantzia bat eta lau langile egoten dira harrobi txuri-urdinaren partida guztietan.
