Sansek Lugo hartuko du larunbat honetan Zubietan multzoko talde onenetako baten aurka jokatzeko. Las Llanasen berdinketa bat lortzetik datoz eta garaipenaren bidera itzuli nahi dute liga hasiera onari eusteko. Lugoarrak, bestalde, LaLiga Smartbanketik jaitsi dira eta, bost puntu bakarrik lortu dituzten arren, zilarrezko mailara itzultzeko helburua dute. Partida handia Zubietan. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!
UD MUTILVERA – REAL C (LARUNBATA, 18:30)
UD MUTILVERA – REAL C (LARUNBATA, 18:30)
Gure hirugarren taldeak Mutilverari egingo dio bisita larunbat honetan. Txuri-urdinak puntu bat lortzetik datoz Deportivo Aragonen aurka eta denboraldiko bigarren irteera honetan garaipena lortu nahi dute. Nafarrak oso talde fidagarria dira bere zelaian eta partida zaila izango da.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
11:00 Euskal Kadetea – Olarizu CD (RSTV)
13:00 Emakumezkoen D taldea – Martutene KE (RSTV)
16:00 Emakumezkoen C taldea – Añorga KKE ‘B’ (RSTV)
Igandea:
10:45 Easo – Danok Bat (RSTV)
17:30 Ohorezko Jubenila – CA Osasuna (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin