2016-17: Celta de Vigo 2-2 Real Sociedad

Partida handiak gogoratzen

Vídeo

2017ko maiatzaren 21ean publikatutako kronika

 

Seigarren! 

Sufrituz amaiera arte baina Realak bere helburua lortu du. Binako berdinketa Vigon seigarrn postura eraman du. Azken minutuan Juanmik sarturiko golak Europarako sailkapena eman die txuri-urdinei. Merezitako saria emozioz gainezka amaitu den denboraldi batentzat.

Txuri-urdinek partida lasaiago bat izateko aukera izan dute Balaidosen. Aukera ugari izan dituzte lehen zatian aurretik jartzeko markagailuan baina ez dute asmatu Sergioren aurrean. Oyarzabal, Vela, Willian Jose, Xabi Prieto… Denek izan dute baina baloia, denetan, kanpora edo atezainaren eskutara. Irratiak ona egiten zuen berdinketa baina penalti bat bigarren zatia hasi eta berehala blokeatu egin ditu jokalari txuri-urdinak. Aspasek gola eta sufritzera.

Partidari hamar minutu besterik geratzen ez zitzaizkionean Mikel Oyarzabalek berdinketa egin du lasaitasuna emanez, baina laurogeita hamargarren minutuan Hjuslagerrek eskuadran ipini du baloia Gipuzkoa osoa ixil utziz. Balentria behar zuen Realak eta lortu du. Azken jokaldian Juanmik buruz errematatu du korner bat binakoa ipini eta eromena pizteko zale txuri-urdin guztietan.

Reala Europara itzultzen da merezimendu osoz. Denboraldi honetan gozatu eta amets egin dugu. Presta ditzagun pasaporteak. Orain ikusi beharra dago zer gertatzen den Errege Kopako finalean. FC Barcelonak irabazten badu zuzenean joango gara multzo fasera. Alavesek altxatzen badu ordea, bi previa jokatu beharko dira. Baina hori larunbatean izango da. Orain, gozatzera. Zorionak.

Fitxa teknikoa:

Celta de Vigo: Sergio (kap), Roncaglia, Jonny, G. Cabral, Marcelo Díaz, Roncaglia. P. Hernández, Guidetti, Pione Sisto, Wass (Hjulsager, min.70) e Iago Aspas.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (kap), Oyarzabal (Bautista, min.88), Carlos V. (Canales, min.55) y Willian J. (Juanmi, min.65).

Golak: 1-0: Iago Aspas (pen.), min.54. 1-1: Oyarzabal, min.82. 2-1: Hjulsager, min.90. 2-2: Juanmi, min.94.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak G. Barral, Roncaglia eta Illarra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!