2017-18: Real Sociedad 3-0 Atlético de Madrid

Partida handiak gogoratzen

Vídeo

2018ko apirilaren 18an argitaratutako kronika


Bikaina

A ze neurketa! Realak denboraldiko partida onena jokatu du gaur. Neurketa borobila jokatuz, txuri-urdinek LaLigako arerio zailenetariakoa gainditu du. Sakrifizioa, entrega, futbola eta zaleekin elkartasuna partida osoaz gozatzeko. Willian Jose eta Juanmiren, bi, golek Anoeta zutitu dute. Hiru puntu gehiago borrokan jarraitzeko denboraldia amaitu arte

Partidak zailtasun galanta zuen. Aurrean arerio sendoa, borrokan bikain egiten duena eta ia garaiezina dena. Baina Reala oso indartsu zelairatu da, atentzio handiz eta azken astetako bolada onarekin jarraitzeko asmoz. Txuri-urdinak Oblaken atera inguratzen hasi dira apurka, baina zaila da beti jokaldia borobiltzea atzekaldean hain ona den talde baten aurka. Abisu pare bate eman eta gero, Januzajen jokaldia, atzera pasea eta Willian Joseren eskuinkada bortitza sareetara. Bat eta huts. Merezita. Koltxoneroak saiatu dira, baina Rulli zailtasun handiegitan ipini gabe, Griezmannek gora bota duen errematea ezik. Oso sentsazio onak lehen zatian.

Bigarren zatiaren hasiera berdina izan da. Azkar baloia mozteko eta aurkariaren atea bilatzeko. Atleticok, bere estiloan jokatuz, atzean itxaron du Realaren akatsak aprobetxatzeko. Januzaj bikain aritu da eta madrildarren defentsak asko sufritu du. Arerioaren aukera onena Vrsaljkoren burukada batean iritsi da. Baloia zutoinetik gertu atera da. Minutuak pasa eta Imanolen taldea sendo aritu da. Realak aukerak izan ditu, baina garaipena berrestea falta zen. Hamar minutu falta zirenean txuri-urdinen jokaldi bikaina iritsi da. Juanmi aurrez aurre gelditu da Oblakekin. Baloia goitik jaurti du atezaina gainditzeko. Bikain. Eta partida ezin hobe asmatzeko beste gol bat. De la Bellaren erdiraketa eta Juanmiren burukada barrura.

Garaipen handia, gogoratzeko neurketa. Hiru puntu dira bakarrik, baina horrelako neurketak gehiago balio dute. Boladak jarraipena izan dezala. Aupa Real.

  

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Aritz, Raul Navas, H. Moreno, De la Bella, Illarra (lap), R. Pardo (Zurutuza, min.64), Canales, Oyarzabal (Juanmi, min.72), Januzaj eta Willian J. (Bautista, min.88).

Atletico de Madrid: Oblak, Juanfran (Vitolo, min.54), Savic, Godin (kap), Vrsaljko, Thomas (Gabi, min.75), Saul, Correa (Torres, min.46), Koke, Griezmann eta Gameiro.

Golak: 1-0: Willian J., min.27. 2-0: Juanmi, min.80. 3-0: Juanmi, min.92.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi dio etxeko Juanmiri.

Asistentzia: 21.404 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!