Anoeta Estadioak hartuko du Urteko Partida Inklusiboena. Urriaren 5an, 18:30etan, LaLiga EA Sports-eko Reala eta Rayo Vallecanoren arteko neurketan.
Real Sociedad Fundazioak sustatutako ekimen honetan, World Football Summit eta Integrated Dreams izango dira laguntzaileak. Ekintzaren helburua hainbat errealitate sozialei ikusgarritasuna ematea izango da eta kirolean zein gizartean aniztasunak duen garrantzia azpimarratzea.
Partida Inklusiboena beste bitan ospatu da jada: 2023an Real Betis eta Real Valladoliden arteko ligako partidan eta 2024an Atletico de Madrid eta Lillen arteko Txapeldunen Ligako neurketan. Oraingoan, Anoetan antolatuko da partida eta Real Sociedad Fundazioarekin lankidetzan aritzen diren hainbat erakunde eta elkarte elkartuko dira, desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioaren alde lanean aritzen direnak.
Partida egunean zehar hainbat ekintza eta jarduera garatuko dira estadioan. Helburu nagusia sentsibilizazioa izango da; ingurune irekiago, justuako eta anitzago bat sustatzeko.
“Realean sinesten dugu futbola kirola baino askoz gehiago dela. Hesiak apurtzeko eta pertsonak elkartzeko tresna indartsua izango da partida hau. Futbol zelaiaz haratago doazen aukerak sortzeko momentua”.
Programazioa eta ekintzaren zehaztasunak datozen egunetan emango dira.
World Football Summit futbolaren industria globaleko profesionalak eta erakundeak batzen dituen nazioarteko plataforma garrantzitsua da. Erreferentziazko ekitaldien bitartez, espezialitate-edukiekin eta ekimen handien bitartez, jasangarriagoa eta inklusiboagoa den jokoaren alde egiten du.
Integrated Dreams irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta kirolaren inguruan egiten du lan, desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioa sustatzeko. Haien balio garrantzitsuenak inklusioa, garapena eta hezkuntza dira. Haien ekimenen artean formakuntza programak eta enpleguaren sustapena nabarmendu daitezke. Kirol egokitua ere sustatzen dute eta futbolean zailtasunik gabe aritzeko sentsibilizazioa egiten dute.
Sarrerak erosteko: Web Real Sociedad
PMR eserlekuen beharra duten pertsonek, baita irisgarritasunarekin lotutako edozein laguntza behar dutenek ere, edo erosketa prozesuan laguntza behar dutenek, helbide honetara idatz dezakete: [email protected]