Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantila – Igeltegi de Donostia CF (RSTV)
12:30 Infantil Txikia – Lagun Onak CD (RSTV)
16:00 Ohorezko Jubenila – CD Oberena (RSTV)
18:30 Emakumezkoen C taldea – Astigarragako Mundarro FKE (RSTV)
Igandea:
13:00 Emakumezkoen B taldea – UD Mutilvera (RSTV)
17:30 SD Gernika – Real C (Footters)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
SD GERNIKA – REAL C (IGANDEA, 17:30)
SD GERNIKA – REAL C (IGANDEA, 17:30)
Gure hirugarren taldeak Urbieta bisitatuko du igande honetan Gernikaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinak Osasuna Promesas liderraren aurka etxean berdintzetik datoz, eta bigarren postu pribilegiatuan jarraitzen dute. Aurrean multzoko talde onenetako bat izango dute, zazpi jardunaldi jarraian galdu gabe eta playoff postuetan dagoena. Lehia erakargarria eta zailtasun handikoa gure bigarren filialarentzat. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen. Aupa Real!