Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
16:30 UD Mutilvera – Real C (Footters)
Igandea:
11:30 Ohorezko Jubenila – CD Getxo (RSTV)
15:30 Emakumezkoen B taldea – Añorga KKE (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
UD MUTILVERA – REAL C (LARUNBATA, 16:30)
UD MUTILVERA – REAL C (LARUNBATA, 16:30)
Gure hirugarren taldeak UD Mutilverari egingo dio bisita larunbat honetan. Txuri-urdinek lau jardunaldi jarraian batzen dituzte garaipenik lortu gabe, baina hirugarren postuan jarraitzen dute, bigarrenarekin berdinduta. Nafarrak, bestalde, mailari eusteko borrokan ari dira eta euren zelaian oso talde fidagarria dira. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen bidez. Aupa Real!