Real Sociedad-RCD Mallorca (larunbata, 21:00etan)

Partidarako informazio erabilgarria

Realak eta RCD Mallorcak Reale Arenan jokatuko dute bihar, larunbata, 21:00etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera bazkide txartelarekin

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Klikatu HEMEN eta jaitsi zure Realzale App-a

Sarrera Infantil Txartelarekin

RCD Mallorca taldearen aurkako partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Mosaikoa eta Koparen eskaintza

Atzo jakinarazi zen bezala, partidaren atarian Koparen orotzaipenezko mosaiko bat egingo da, gure Finetwork partnerrak babestuta, eta zaleei Kopa eskainiko zaie. Aldez aurretik etortzea eskatzen dizugu une honetaz gozatzeko.

Snacks eta freskagarriak tabernetako zerbitzuan

20:00etan, 12 barra irekiko dira beheko eraztunean, eta beste 14 barra goiko eraztunean. Gogoratu behar da aurreko partidatik gure tabernetan eskaintza handitu egin dela snack eta freskagarriekin. Ostalaritzara eta jatetxeetara bideratutako eremuetan bakarrik kontsumitu ahal izango da, eta eserlekuan ezin izango da kontsumitu, dekretu berriak ezartzen duen bezala.

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda zabalik egongo da bihar, 10:00etatik 21:00etara, etenik gabe. Kopako eskaintza dela eta, finaleko elastikoaren edizio bereziko 500 ale jarriko dira salgai estadioko dendan. HEMEN duzu informazio gehiago.

Bazkideentzako arreta

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo da 19:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko.

Sarreren salmenta (online eta leihatilan)

Zaleentzako sarreren salmentak aktibatuta jarraitzen du, %100eko edukiera berreskuratu ondoren. HEMEN duzu ticketing plataformarako esteka. Reale Arenako leihatila bihar irekiko da 19:00etatik aurrera.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 20:00etatik aurrera eta partida bukatu eta ordu erdira itxiko da. Parkinga, IBK Bike enpresak babestua, Reale Arenan asteburuetan jokatzen diren partidatan bakarrik dago martxan, beraz, igandean Sanseko partidarekin ere egongo da eskuragarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!