REAL SOCIEDAD 2-0 CA OSASUNA

Pauso bat gehiago

Vídeo

Gure emakumezkoen taldeak CA Osasuna gainditu du gaur arratsaldean Zubietan, Euskal Herria Kopako finalerdian. Txuri-urdinek bi eta huts irabazi dute, hasieratik nagusi izan diren partida batean, eta denboraldi berriari begira fintzen jarraitzeko balio izan du. Lehen minutuetan egoera arriskutsu batzuk sortu ostean, gipuzkoarrak aurretik jarri dira Amaiurren gol baten bitartez, area barrutik egindako jaurtiketa on baten ondoren eta Manu Lareoren errekuperazio eta asistentziaren ostean. Ane Etxezarreta gertu egon da, ordu erdia beteta, korner baten irteeran garaipena bideratzeko, baina atezainak saihestu egin du.

Gipuzkoarrek bigarren gol bat sartu nahi izan dute aldageletatik igaro ostean, lasaitasun handiagoa emateko. Amaiurrek berriro ere tanto hori lortu du area barruan aldaratze bat aprobetxatuta eta jokoz kanpo egoteagatik beste gol bat baliogabetu eta minutu gutxira. Partida ia erabakita geratu da amaitzeko ordu erdia geratzen zenean, eta Natalia Arroyoren neskek aurreko neurketetako sentsazio onak uzten jarraitu dute, aurredenboraldi honetan beste garaipen bat lortuz. Igande honetan, 16:00etatik aurrera, txuri-urdinek Athletic Cluben aurka jokatuko dute finalean.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Tejada, Lucia (Iraia, min. 61), Etxezarreta, Itxaso (Maitane, min. 65), N. Eizagirre (Sanni, min. 61), Manu (Barbara, min. 75), L. Baños, Amaiur (Cecilia, min. 75), Nuria R. eta Gemma (Palacios, min. 65).

CA Osasuna: Silvia, Aitana, Blanco (Paloma, min. 64), Marina (Karol, min. 84), Mai, Vanessa, Patri (Azpi, min. 84), Leyre, Salinas (Ibra, min. 46), Uxoa (Lorena, min. 46) eta Iara (Miri, min. 64).

Golak: 1-0: Amaiur, min. 14; 2-0: Amaiur, min. 58

Epailea: Arregui Gamir. Txartel horia erakutsi die kanpoko Vanessa eta Ibrari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!