FC SHERIFF 0-2 REAL SOCIEDAD

Pauso handia

Vídeo

Realak aurrerapauso handia eman du kanporaketetarako sailkatzeko arratsaldean Sheriffi 0-2 irabazita. Chisinauko Zimbru estadioan jokatutako neurketan txuri-urdinak izan dira nagusi eta bigarren zatiaren hasieran Silvaren eta Aritzen golei esker garaipena lortu dute.

Reala nagusi hasi da irteeretan arin-arin dabilen aurkariaren aurka. Sorlothen jaurtiketa on bat izan da txuri-urdinen lehen aukera. Silvaren falta jaurtiketa bat, oso gutxigatik kanpora joan dena, lehen zatiko beste aukera onenetako bat. Moldaviarrek, gogor, Remiro jarri dute proban zailtasun handirik gabe egindako urruneko jaurtiketa pare batekin. Ordu erdia pasata Braisek baloi bat aurkitu du area barruan, baina ezin izan du ondo errematatu defentsa batek lehenengo ukitu ondoren. Abagune argiegirik gabe iritsi da atsedenaldia.

Bigarren zatia modurik onenean hasi da. Erasoko konbinazio on batek baloia Sorlothen oinetan utzi du, Silvari eman dio eta Silvak, kolpe bikain batekin, baloia eskuadran jarri du donostiarrak aurreratzeko. Atsedenalditik ordu laurdenera hamarrekin geratu dira etxekoak eta, hurrengo jokaldian, Aritzek bigarrena sartu du buruz, Braisek jaurtitako falta bat sarera bideratuz. Realak markagailua handitzeko aukera ere izan du, baina ez du asmatu.

Hirutik hiru txuri-urdinentzat. Aurrera, Reala!

 

Fitxa teknikoa:

FC Sheriff: Koval, Zohouri, Kiki, Radeljic (kap), Badolo, Atiemwen (Salifu, min.66), Diop, Kyabou, Pernambuco (Ouattara, min.67), Rasheed eta Vizeu (Kpozo, min.77).

Real Sociedad: Remiro, Sola (Arambarri, min.69), Aritz (kap), Pacheco, Rico, Guevara, Merino (Illarra, min.77), Brais Méndez (Turrientes, min.77), Silva (Carlos Fernández, min.69), Take eta Sorloth (Karrikaburu, min.81).

Golak: 0-1: Silva, min.53. 0-2: Aritz, min.62.

Epailea: Harald Lechner (Austria). Txartel horia atera die Atiemwen etxekoari eta Sola bisitariari. Bigarren txartel horia atera dio Kyabouri 61. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!