SANSE-AD ALCORCÓN (LARUNBATA, 19:00etan)

Playoffeko joaneko partidarako aldez aurreko izen-ematea

Sansek AD Alcorcon taldearen aurka jokatuko du larunbatean Zubietan (z7 zelaia, 19:00etan). Bertaratze handia espero denez, gure bazkideek eta RS Fansek, aldez aurretik izena eman beharko dute igoerako playoffeko joaneko partidara joan ahal izateko. Formulario bakoitzeko bi sarrera erreserbatu ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da eskatzailea eta laguna bazkideak edo RS Fans izatea.

Izena emateko formularioa gaurtik aurrera egongo da aktibatuta eta sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko epea, kupoa lehenago agortzen ez bada, ostiralean itxiko da, 20:00etan.

Larunbatean Zubietara sartzean, zure NANa edo bazkide-txartela aurkeztu beharko duzu, baita eskaera berresteko emaila ere. Partidara joateko interesa duten bazkideei eskatzen diegu, sarrera erreserbatzea soilik bertara gerturatu ahal izango dutela bermatzen badute.

Bazkide edo RS Fans ez diren eta formularioaren bidez inskribatuta ez dauden pertsonentzako sarrerak, izena emateko kupoa ez agortzearen baldintzapean egongo dira, eta zuzenean larunbatean eskuratu beharko dira Zubietan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!