atletismoa

"Podiumaren bila"

Vídeo

Bihar ostirala Realeko atletismoko taldeak Castellonera bidaiatuko du larunbat arratsaldean zehar ospatuko den Ligaren finalean parte hartzeko Gaeta Huguet Estadioan.

Gure mutilak laugarren postuan iristen dira azkeneko jaurdunaldi honetara, Madrileko AD Marathon taldearekin hirugarren postua lehiatzeko aukerekin. Talde gipuzkoarrarentzat oso garrantzitsua den txapelketa honetan zortzi aurkari egongo dira eta talde bakoitzeko atleta bat diziplina bakoitzean. Realaren aurkariak hauek izango dira: Playas de Castellon (lehengo urtean titulua irabazi zuena), FC Barcelona, AD Marathon, C.A. Fent Camí Mislata, Unicaja Atletismo, Tenerife Caja Canarias eta Simply-Scorpio 71.

50 urte betetzen dira txuri-urdinek azkeneko titulua irabazi zutenetik; aukera oso berezia txapelketa emaitza bikain batekin burutzeko. Atleten helburuak gertutik ezagutzeko, astearen hasieran Real Sociedad TV Anoetako Miniestadiora hurbildu zen Igor Legarda eta Iñigo Uribarrenekin hitz egiteko. “Oso talde lehiakorra eramango dugu, badakigu gure helburua lor dezakegula”, baieztatu zuten.

Hau izango da Realak aurkeztuko duen taldea:

100 metro: David Arques

200 metro: Alberto Muñoz

400 metro: Itoitz Rodríguez

800 metro: Pablo Muñoz

1.500 metro: Javier Nagore

3.000 metro: El Hassan Oubaddi

3.000 m oztopoak.: Carlos Gallego

5000m martxa: Francisco José Duran

110 metro hesiak: Javier Dones

400 metro hesiak: Iñigo Rodríguez

Luzera-jauzia: Igor Legarda

Jauzi hirukoitza: Iñigo Uribarren

Pertika-jauzia: Istar Dapena

Altuera-jauzia: Asier Corthay

Pisu jaurtiketa: Hodei López

Disko-jaurtiketa: Filipe Fernandes

Mailu-jaurtiketa: Servando Rivas

Xabalina-jaurtiketa: Odei Jainaga

4x100m erreleboa: David Arques, Alberto Muñoz, Octavian Mihail eta Javier Dones

4x400m erreleboa: Gen Abreu, Itoitz Rodríguez, Christian Barbero eta Iñigo Rodríguez


Atletismoko Ligaren finala jarraitu nahi duenak RFEA-ko webgunean 17:00-etatik aurrera txapelketa osoa ikus ahal izango du.

Txapelketaren ordutegi ofiziala hemen: http://www.rfea.es/clubes/horario.htm


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!