Reala – RC Polo (Igandea, 13:00)

Polita bezain zaila

Gure hockey taldeak, aurreko asteburuan Terrasan Egararen aurka lortutako berdinketaren ondoren, asteburu honetan RC Polo jasoko du, denboraldi honetako koliderra. Partida igandean jokatuko da 13:00etan Bera Beran. Etxetik kanpo bi partida jarraian izan eta gero, Reala gogor aterako da bere aurkariaren garaipen bolada mozteko asmoz eta, puntu garrantzitsuak gehitzen joateko helburuarekin,, taldea sailakpeneko onenen artean egoteko intentzioz.

Real B – Club de Campo B (larunbata, 16:30)

Errealeko bigarren taldeak larunbatean Bera Beran jasoko du Club de Camporen bigarren taldea, arratsaldeko 16:30tan. Aurreko partidua galdu eta gero, Xabi Lopezen neskak emaitza on bat lortzen saiatuko dira irabaztea zaila den aurkari baten aurrean.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!