Gure hirugarren taldeak huts eta bi galdu du gaur arratsaldean Arenas Club de Getxoren aurka jokatutako neurketan. Denboraldia ez da modu errazean hasi txuri-urdinentzat, oraindik garaipenik lortu ez dute eta.
Lehenengo zatia oso parekatua izan da. Bi taldeek izan dute baloiaren jabetza momentuka eta arriskua sortu dute aurkariari baloia lapurtzeko gai izan direnean. Hala ere, bai etxeko eta kanpokoei kostatu zaie arrisku hori aukera argi bihurtzea. Area kanpotik ere saiatu dira, arrakasta gutxirekin. Aukera garbiena Arenas Clubek izan du, Iradi Olasagastiren aurrean gelditu denean, baina atezainak jaurtiketa aldaratzea lortu du.
Talde bizkaitarra hobeto atera da aldageletatik, eta bigarren zatia hasi eta hamar minutuetara lehenengo gola lortu du, Ibarrondoren jaurtiketa on bati esker. Olasagastik ezin izan du ezer egin aukera honetan. Txuri-urdinek erantzun dute eta guztiarekin saiatu dira lehenengo gola sartzen. Ezin izan dute aukera garbirik sortu eta partida amaieran kanpokoek bigarrena lortu dute Colladok area kanpokit egindako jaurtiketa bati esker. Gol horrek puntuak lortzeko aukerekin amaitu du.
Datorren astean Club Deportivo Anguianoren aurka lehenengo garaipena bilatuko dugu. Ez dugu amore emango.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad C: Olasagasti, Garro, Segurola, Ropero (kap), Fernandorena (Olarra, min. 78), Arruti, Eceizabarrena, G. Gorosabel (Otadui, min. 62), Astiazarán (H. Rodríguez, min. 71), Samuyiwa (Cabo, min. 62) eta Carrera (Arenzana, min. 71).
Arenas Club de Getxo: Galindo, Ibarrondo, P. Álvarez, Silero (kap), Sustacha, Varona (Escobar, min. 45), Badiola (Hidalgo, min. 62), Iradi (Trincado, min. 62), Zabala (Peña, min. 71), Collado eta Uzkudun (Zabaleta, min. 45).
Golak: 0-1: Ibarrondo, min. 56. 0-2: Collado, min. 84.
Epailea: López Romera. Etxeko taldean Samuyiwa eta Carrerak ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean, bestalde, Arrutik.