Gure belar hockeyko taldeak 4-0 galdu du gaur goizean RC Poloren aurka. Txuri-urdinei maldan gora jarri zaie partida bigarren laurdenean eta ezin izan diote buelta eman, amaierara arte saiatu diren arren.
Donostiarrek txapelketako hirugarren sailkatuaren aurka jokatu dute, eta bigarren laurdenean ia erabakita utzi dute partida. Xantal Ginek 1-0ekoa jarri du markagailuan. Bigarren laurdenean kataluniarrek bi tanto egin dituzte eta abantaila handitu dute. Lehenengo Maria Paula Ortizen gola iritsi da eta ondoren, atsedenaldira iristeko minutu gutxi falta zirenean, Gabriela Gonzalezek 3-0ekoa sartu du. Txuri-urdinek ez dute etsi eta azken unera arte borrokan jarraitu dute gutxienez gol bat sartzen saiatzeko, baina etxekoen jokaldi on baten ondoren Laura Brugueraren gola iritsi da 4-0ekoa jartzeko.
Txuri-urdinak saiatu dira, baina porrot gogor batekin itzuli dira Bartzelonatik. Datorren astean RS Tenis taldea hartuko dute. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin