REAL SOCIEDAD 1-3 SPV COMPLUTENSE

Porrota azkeneko minutuan

Realeko belar hockeyko taldeak SPV Complutenseren aurka galdu du etxean. Neurketan hobeto sartu dira gipuzkoarrak, batez ere lehenengo laurdenean, baina minutuak pasa ahala kanpokoak erosoago sentitzen hasi dira. Horrela iritsi da beraien lehenengo gola, hamairugarren minutuan, penalti korner bati esker. Bigarren zatian, aldiz, ez ditugu aukera askorik ikusi eta markagailuak berdin jarraitu du atsedenaldirarte.

Aldageletatik igaro eta gero, SPV Complutense hobeago atera da zelaira, neurketaren hasierarekin alderatuz, baina ez dute hori aprobetxatu. Jada azkeneko laurdenean, Realak partida berdintzea lortu du, Patricia Marañaren eskutik. Txuri-urdinek aukerak izan dituzte aurreratzeko, baina bukatzeko bi minuturen faltan kanpokoek bigarren eskuratu dute. Azkeneko jokaldian hirugarrena sartu dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!