CD TERRASSA 1-0 REAL SOCIEDAD

Porrota, baina Kopa jokatuko dute

Realeko belar hockey-ko taldeak gol bakar batengatik galdu du CD Terrassaren aurka. Porrota bada ere, Erreginaren Koparako sailkatu dira, zortzigarren postuan kokatuta daudelako sailkepenean. Zelaian ikusi dena kontuan hartuz, kanpokoek sari hobeagoa merezi izan dute. Batik bat lehenengo laurdenean ikusi denagatik, non aukera argi bat eta hiru penalti korner izan dituzten markagailuan aurreratzeko.

Berdinduagoa egon da bigarren laurdena, eta hor edozein taldek gola egiteko aukera izan du. Hirugarren laurdenean, guztia laugarrenean erabakitzeko egongo zela zirudienean, iritsi da neurketako gol bakarra, Clara Ycartek egin duena. Txuri-urdinak berdinketaren bila aritu dira azkeneko minutuetan, baina ez dute hori lortu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!