Bi estrategia jokaldik Reala kondenatu dute bart San Mamesen. Bigarren zatian geldikako bi golek derbia etxeko taldearen alde jarri dute, azken txanpan bi gol gehiago sartu baititu.
Realak beti bezala ekin dio partidari, baloia nahi zuela. Athleticek, goian presionatuz, ez du erraztu txuri-urdinen irteera argia, baina egiten zutenean, mehatxuka luzatzen ziren. Lehen jaurtiketa Merinok egin du, gora joan zaiola. Ordu erdira Mateu Lahozek, VARretik, Martinez Munuera behartu du belaunaldi berriko penalti bat adieraztera. Remirok, bikain, Muniaini geratu dio jaurtiketa.
Bigarren zatia ez zen inoren alde dekantatzen ari, harik eta, berrekitearen erdialdean, korner batean, Vivianek buruz baloia sarera bota duen arte zuri-gorriak aurreratzeko. Lau minutu geroago, beste korner batean, Sancetek abantaila bikoiztu du. Reala oso ahul geratu da bi gol horien ostean, eta, berriro partidan sartzea bilatu arren, aldea ez murrizteaz gain, etxekoek, kontraerasoan, hirugarrena egin dute Williamsen golari esker. Zubimendi, zutoinetik gertu atera den jaurtiketa batekin, gola sartzetik gertu egon da amaierarako bi minuturen faltan. Muniainek, laurogeita hamarra bete baino lehen, laugarrena egin du.
Porrota estrategian erabakitako derbian. Orria pasatu eta Europa Leagueko final-zortzirenetarako txartela bilatu. Hori da orain garrantzitsuena. Ostegunaren bila. Aupa, Real!
Fitxa teknikoa:
Athletic Club: Simon, De Marcos (Pecharroman, 90'), Vivian, Iñigo, Yuri (Balenciaga, 90'), Dani García, Vesga (Vencedor, 63'), Muniain (cap), Berenguer, Raúl García (Sancet, 63') eta Williams (Villalibre, 87').
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino (Guridi, 62 '), Silva (Rafael, 62'), Oyarzabal (Lobete, 87'), Portu (Martín, 73') eta Sorloth (Djouahra, 73').
Golak: 1-0: Vivian, 68.min. 2-0: Sancet, 72.min. 3-0: Williams, 80.min. 4-0: Muniain, 89.min.
Epailea: Martínez Munuera. Raul Garcia, Iñigo, Dani Garcia eta Berenguer etxekoei eta Silva bisitariari txartel horia atera die.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin