REAL OVIEDO 1-0 REAL SOCIEDAD B

Porrota gutxigatik

Realak 1-0 galdu du gaur goizean Real Oviedoren aurka jokatutako norgehiagokan. Txuri Urdinak hazten joan dira, baina ez da nahikoa izan markagailua berdintzeko eta esku hutsik alde egin dute Oviedotik.

Etxekoak hobeak izan dira lehen zatian, nahiz eta partidaren pisua eta baloiaren jabetza Gorka Álvarezen jokalariek izan duten. Lehen minturuetan, asturiarrek, arriskua sortu dute kontraerasoan, langatik gora joan den Andrearen errematea eta Ana Bucetaren urrutiko jaurtiketa. Txuri Urdinek ondo jasan dute etxekoen presioa, baina lehen 30 minutuak bete eta gutxira, etxekoak markagailuan aurreratu dira Bucetak faltatik egindako golari esker.

Gorka Álvarezen jokalariak hobeto hasi dira atsedenaren ondoren, eta aukerarik argiena Heleneren eskutik iritsi da bigarren zatiko lehen minutuetan. Langa ukituz alde egin du ibarrakoaren areaz kanpoko jaurtiketak. Arrisku-ekintzak, hori bai, urriak izan dira, baina 5 minutu falta zirela, Reala aurretik jarri ahal izan Ixiren golari esker, baina azkenean ez da markagailura gehitu. Epaileak aldez aurretik etxekoen eskua adierazi du, abantailaren legea eman eta jokaldia amaitzen utzi beharrean. Ulertezina.

Datorren astean Viajes Interrias Futbol Femenino taldearen aurka jokatuko dute Zubietan jokatuko den bigarren norgehiagokan.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: J. Arrula, Etxebeste (Enara L., min. 71), Mati (Naroa, min. 46), Solo, H. Uranga, Viles, Omaya, Olaetxea (Guridi, min. 46), Intza (Ixi, min. 85), Uxue (Helene, min. 46) eta Sarri

Real Oviedo: Sarita, Gema Ginés, Alejandra, Iglesias, Riquelme J, M. Crespo, Abi Quiroz (Anina, min. 71), Ana Buceta, Nerea S., Andrea (Pradilla, min. 75) eta Sheila (Eferl, min. 82).

Golak: 1-0: Ana Buceta, min. 36;

Epailea: Etxeko Abi Quiroz eta kanpoko Solozabal, Losada eta Guridi zigortu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!