PORTUGALETE 1-0 REAL C

Porrota liderraren aurka

Gure hirugarren taldeak liderraren etxean, Portugalete, galdu du gaur arratsaldean. Bizkaitarrak partidako lehen jokaldian aurreratu dira, neurketa hasi eta segundo gutxira, Isuskizak Marrerori baloia lapurtu eta atea hutsik zegoela aprobetxatu ondoren. Txuri-urdinak, nahiz eta kolpe latza jasan lehen minutuan, nagusi izan dira eta presentzia handiagoa izan dute aurkariaren zelaian, baina arrisku handirik sortu gabe. Etxekoek, bestalde, kontraerasoetan bideratu ahal izan dute partida, baina beraiek ere ez dute asmatu.

Ez dio inoiz aurpegia galdu gure bigarren filialak neurketari, lehen minututik markagailuan behetik ikusi arren, berdinketaren gola behin eta berriz bilatu baitu. Bizkaitarrek emaitzarekin jokatzen jakin dute, hasieratik alde izan dutena. Txuri-urdinek, gaur galdu arren, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen dute. Igande honetan garaipena berreskuratzeko aukera berri bat izango dute Zubietan, Santutxu hartuko dutenean.

Fitxa teknikoa:

Portugalete: Mediavilla, Hamed, Artabe, Cuberia, Celihueta, Txopi, A. Gomez, Gandara (Thaylor, min. 79), Rozas (Alonso, min. 64), Isuskiza (A. Lopez, min. 71), Güemes.

Real C: Marrero, Elosegi, Gonzalez de Zarate, Cantero, Zoilo, Valtierra (Begiristain, min. 78), Turrientes, Galarreta, Martin, Regil (Sanchez, min. 67), Karrikaburu (Marton, min. 72).

Gola: 1-0: Isuskiza, min. 1

Epailea: Villanueva Amorrortu. Txartel horia erakutsi die etxeko Txopi, Gandara, Cuberia eta Celihuetari eta kanpoko Gonzalez de Zarateri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!