Atletismoa

Primeran pasatzen dute Eibarren

Realaren atletismo eskolako atletek Eibarren ospatutako Gipuzkoar eskolako txapelketaren lehen jardunaldian parte hartu zuten igandean. Guztiek primeran pasa zuten lagunekin esperientziak partekatuz.

Realeko atletek modalitate ezberdinetan parte hartu zuten. Itsaso Madariagaren maila bikaina izan zen. Gipuzkoako txapelduna izendatu zen alebin mailan hiru modalitate ezberdinetan: altuera-jauzian (1,46 metro), pisu-jaurtiketan (8,85 metro) eta 150 metrotan (19.74 segundu). Bestalde, Katia de la Fuentek beste domin bat lortu zuen infantil kategorian. 3.000 metroko lasterketa 11:18.74-ko denborarekin amaitu zuen.

Goiz polita bizi izan zuten Eibarren. Emaitzak onak izan ziren eta giroa ezin hobea.

 

Arrospide, Azkoitia-Azpeitia lasterketan

Iraitz Arrospidek Azkoitia-Azpeitia lasterketan parte hartu zuen. Txuri-urdinak 1:05:33-ko denbora egin zuen bederatzigarren postuan amaitzeko. Europako atleta onena izan zen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!