REALE ARENA

Prix Versailles 2020ko irabazlea

Vídeo

Reale Arenak Prix Versailles 2020 for Sports saria irabazi du, arkitektura eta diseinu munduko sari ospetsuenetako bat. Izaskun Larzabal arkitektura estudioak diseinatutako gure estadioa sari hau lortzeko lehian zegoen Al Maktoum Stadium (Dubai), Tottenham Hotspur Stadium (Londres), Puskas Arena (Budapest), Papua Bangkit Stadium (Indonesia) eta VTB Arena Dynamo (Mosku) ikusgarriekin batera.

Reale Arena Prix Versailleseko epaimahai ospetsuak aukeratu du, hainbat diziplinatako pertsonaia nabarmenez osatua: mundu osoan ospe handia duten arkitektoak (Pritzker Arkitektura Sariaren irabazleak barne), hiru izarreko sukaldariak eta kultura eta arte munduan eragina duten pertsonak. Kirol-instalazio ederrenak hautatzeko erabilitako irizpideen artean berrikuntza, sormena, tokiko ondarearen isla eta energia-eraginkortasuna sartzen dira.

Sari honek pozez betetzen du klub txuri-urdina, jende askoren esfortzuaren ostean, munduko estadiorik onenetako bat bezala finkatzen den estadioarekin harro baitago. Gure zaleek, munduko onenak, estadioa berriro betetzea besterik ez da falta, elkarrekin berriro gozatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!