REAL SOCIEDAD 2-2 SD HUESCA

Proba ona

Vídeo

Realak aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Zubietan, SD Huescaren aurka, eta bina berdindu du neurketa parekatu batean. Beste partida bat prestatzen jarraitzeko eta minutuak gehitzen joateko liga txapelketaren hasierari begira, oraingo honetan Lehen Mailara igo berri den talde baten aurka. Txuri-urdinak markagailuan aurreratzeko zorian izan dira partida hasi eta gutxira, Sagnanen burukada batekin, baina baloiak langan jo du korner baten irteeran. Kanpokoek gutxigatik kanpora joan diren bi aukera arriskutsuekin abisua bidali du eta, hirugarrenean, ez dute barkatu. Juan Carlos Lealek baloia berreskuratu du gipuzkoarren areatik gertu eta atezainaren aurrean sartu du partidako lehen gola, ordu erdia bete eta gutxira.

Aldageletatik igaro ostean, eta lehen jokaldi arriskutsuan, txuri-urdinek berdinketa lortu dute Willian Jose eta Merinoren arteko konbinazio bati esker, azken honek amaitu duena area barruko errematearen ostean. Gipuzkoarrak hobekien zeuden momentuan Huescaren bigarren gola iritsi da, Rafa Mirrek penaltiz sartu duena. Eta partidako azken jokaldietako batean, Bautistak berdinketa lortu du buruz Barrenetxearen erdiraketa baten ostean. Datorren astelehenetik aurrera, gipuzkoarrek aste berriari hasiera emango diote beste hiru lagunarteko bikain prestatzeko helburuarekin: asteazkenean Villarreali egingo diote bisita eta larunbatean, berriz, Deportivo Alaves jasoko dute goizean eta CA Osasuna gauean. Neurketa dexente egun gutxitan, hurrengo liga hasiera prestatzeko balioko dutenak.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Llorente R., Portu, Merino, Oyarzabal (k), Sagnan, Gorosabel, Isak, Monreal, Lopez eta Zubimendi. Aritz, Le Normand, Aihen, Barrenetxea, Willian J., Zubeldia, Guridi, Bautista, Navarro eta Blascok ere jokatu dute.

SD Huesca: Andres, Pedro Lopez, Pulido (k), Mosquera, Javi Galan, Mikel Rico, Seoane, Juan Carlos Real, Eugeni, Joaquin Muñoz eta Okazaki. Alvaro Fernandez, Nwakali, Rafa Mir, Luisinho, Peñaloza, Kevin, Hermoso, Cofrades eta Manu Molinak ere jokatu dute.

Golak: 0-1: Juan Carlos Real, min. 33; 1-1: Merino, min. 47; 1-2: Rafa Mir (p.), min. 69; 2-2: Bautista, min. 88

Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabeli eta kanpoko Seoane eta Cofradesi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!