Bizikleta elektriko bat erosi nahi duzu? Gure bazkidea den IBK BIKE-k eBikesen promozio bat abiarazi du familia txuri urdinarentzat. Realzale Programa osatzen duten pertsona guztiek (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) ondorengo onura hauek izango dituzte:
- %10eko zuzeneko deskontua erosketan.
- 150 euroko erosketa-bonua IBK Bike edozein produktutarako.
Abantaila hauetaz baliatu ahal izango zara edozein bizikleta elektriko erosiz. Dendan erosten baduzu, Realaren bazkide txartela baino ez duzu aurkeztu beharko.
Bere online dendaren bidez erosiz gero, zure NANa sartu beharko duzu, eta, automatikoki, IBK Bikek kudeatuko dizu promozioa.
Promozio hau 2022ko martxoaren 10ean amaitzen da.
Klikatu HEMEN bere online dendako eBikes atalean sartzeko
*Promozio hau ez da aplikatzen beheratutako produktuetan