CD LEGANES 1-1 SANSE

Puntu baliotsua

Vídeo

Sansek puntu oso baliotsua lortu du Butarquen Leganesen aurka bana berdindu ostean. Txuri-urdinak aurretik jarri dira markagailuan bigarren zatia hasi eta beherala, baina etxekoek azkar berdintzea lortu dute partida amaitzeko ordu erdi faltan

Gure bigarren taldea behetik gora joan da lehenengo zatian. Madrildarren aukera garbiena partidako lehenengo minutuetan iritsi da, baina Jose Arnaizen jaurtiketa desbideratuta joan da. Gure filialaren aukerak Navarroren bitartez iritsi dira: aurrenekoan ez da iritsi Magunazelaiaren erdiraketa errematatzera, eta bigarrenean zutoinera jaurti du baloia. Etxekoak arrisku handiz iritsi dira azkenengo minutuetan, eta talde txuri-urdina beldurtzea lortu dute: Bautistak gola sartu du, baina VAR-ak baliogabetu egin du gola jokoz kanpo zegoelako.

Bigarren zatiaren hasiera ezin hobea izan da. Olasagastik ederki amaitu du Sanseren jokaldi zoragarri bat eta partidako lehenengo gola sartzea lortu du. Jaurtiketa geldiezina. Zailena lortua zegoela bazirudien arren, Leganesek berehala lortu du berdinketaren gola Lazar Randelovicen jaurtiketa gogor bati esker. Gure filialak lan handia egin behar izan du defentsan azkenengo ordu erdian etxekoen erasoak gelditzeko asmoz. Ofizio handiz eta defentsan gogor mantentzen jakinda, gipuzkoarrek asko borrokatutako puntua lortu eta sei porroteko boladarekin amaitu dute.

Puntua ona egitea lortu beharko du Sansek bi aste barru, Errege Kopako etenaldiaren ostean, Cartagenaren aurka Reale Arenan. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

CD Leganes: Ivan Villar, S. Palencia, Bustinza M. (kap.), Sergio G., Javi Hdez., R. Pardo, J.L. Recio, Gaku (Juan Muñoz, min. 46), Lazar Randelovic (Sabin, min. 83), Jose Arnaiz (Y. Barcenas, min. 58) eta Bautista (Borja Garces, min. 76). 

Sanse: Zubiaurre, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, A. Martin (Gabilondo, min. 87), Sangalli (kap.) (Marin, min. 80), Olasagasti, Navarro (Romero, min. 73), Alkain (Valera, min. 73), Magunazelaia eta Karrikaburu (Aldasoro, min. 73). 

Golak: 0-1: Olasagasti, min. 49; 1-1: Lazar Randelovic, min. 60 

Epailea: Ais Reig. Txartel horia atera die etxeko Bautista eta Bustinza M.-ri eta kanpoko Arambarri eta Karrikabururi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!