Realaren nesken bigarren taldeak bana berdindu du Avilesen aurka Zubietan denboraldiko laugarren neurketan.
Donostiarrek hobeto hasi dute neurketa eta lehenengo gola segituan iritsi da. Partida hasi eta bost minutura, Azpirotzek, Egigurenek jarritako erdiraketa on bat baliatu du baloia ate barrura bidaltzeko eta markagailua etxekoen alde jartzeko. Une honetatik aurrera, bi taldeek hainbat aukera arriskutsu izan dituzte, hori bai, ate aurrean asmatu gabe, hori dela eta, donostiarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran, bi taldeek hainbat iritsiera izan dituzte aurkariaren areara, baina ez dute benetako arriskurik sortu. Bigarren zatiaren erdialdean iritsi da kanpokoen gola. Sarak jarritako korner bat baliatuz, Ávilak markagailua berdintzea lortu du buru erremate baten bidez. Golaren ondoren, berdintasuna nagusitu da eta azpimarratzeko gehiagorik gabe amaitu da neurketa.
Puntuen banaketa partida parekatu batean. Datorren astean SD Huesca bisitatuko dute ligako laugarren konpromisoan.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Arrula, Etxebeste, Solozabal, Azpirotz, Agirrezabala, El Amaroui, Aranburu (Aramburu, min 46), Lezeta (19, min 74), Chacón (Santana, min 61), Egiguren eta Isasisasmendi (Losada, min 74)
Real Avilés: Isa, Laura, Andrea, Eli, Sara, Ayuso (Ávila , min 61), Nuria , Xesca, Anita, Mendoza eta Daniela.
Golak: 1-0: Azpirotz, min 4. 1-1: Ávila, min 74.
Epailea: Ugalde Alejos. Etxeko Egiguren zein kanpoko Eli eta Ayuso zigortu ditu.