SANSE 2-2 CD TERUEL

Puntu bat berreskuratzen dute luzapenean

Vídeo

Sansek bina berdindu du Teruelen aurka gaur arratsaldean Zubietan. Kanpokoak hobeak izan dira ia partida osoan zehar, baina luzapenean jarraian sartutako bi golek gure filialarentzat puntu bat berreskuratzeko balio izan dute.

Terueldarrak erosoago sentitu dira lehen zatian eta zelaian erakutsi dute. Abagunerik onenak ere beraiek sortu dituzte: lehenengoa Ayesaren eta zutoinaren artean saihestea lortu dute aukera bikoitz argi batean. Korner horretan Carmonak berriro gertu izan du gola, baina atezain txuri-urdinak baloia urrundu egin du. Azkenean, atsedenaldia baino lehentxeago, kanpokoek aurrea hartu dute markagailuan: Romeroren asistentzia eta Castilloren jaurtiketa zehatza area barrutik.

Donostiarrek beste aire batekin ekin diote bigarren zatiari. Gotik, area aurrealdetik jaurtitako ezkerkada batekin, abisua eman du, errematea gutxigatik joan den arren. Beste baloi luze batean, aldiz, terueldarren bigarrena iritsi da, Castilloren asistentziarekin eta Borja Martinezek bigarren zutoinean egindako erremateari esker. Maldan gora norgehiagoka. Hala eta guztiz ere, gure filialak saiatzen jarraitu du, eta Dadie, Tailibyk urrundu duen jaurtiketa baten ondoren, eta Ruperez, aldaratzea langaren gainetik joan delarik, aldea murrizteko zorian egon dira. Geldikako jokaldi batean, kanpokoek aukera izan dute Sierraren errematearekin partida erabakita uzteko, baina Ayesak azken momentuan urruntzea lortu du. Neurketa galduta zegoela zirudienean, Arzakek gola sartu du Azkuneren pase sakon baten ostean. Eta, minutu bat geroago, golegileak baloi bat jarri du Eder Garciak bigarren zutoinean baloia sare barrura bidaliz. Bi gol minutu eskas batean. Izugarria.

Oso aho zapore ona uzten dio Sanseri puntu honek modu heroiko honetan lortu ondoren. Datorren asteburuan Arenteirori bisita egingo dio.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Ruperez (P. Rodriguez, min. 62), Martin, Cantero, Balda (M. Rodriguez, min. 62), Gorrotxategi, Dadie, Goti (E. Garcia, min. 81), Marin (Mariezkurrena, min. 62), Magunazelaia (kap.) (Arzak, min. 72) eta Azkune.

CD Teruel: Taliby, Pascual (Facu, min. 67), Carmona, Sierra, Gaixas (Julen, min. 89), Tena, N. Castillo, Aparicio, B. Romero (kap.) (Sanchis, min. 67), B. Martinez (Ahn, min. 89) eta Naranjo (Villa, min. 83).

Golak: 0-1: Castillo, min. 44; 0-2: B. Martínez, min. 57; 1-2: Arzak, min. 90; 2-2: E. García, min. 91.

Epailea: Roman Roman. Txartel horia erakutsi die etxeko Martin, Dadie eta P. Rodriguezi eta kanpoko B. Romero, Naranjo, Pascual eta Facuri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!