REAL SOCIEDAD 3-1 DEPORTIVO ALAVES

Reala bueltan da

Vídeo

Realak hiru eta bat irabazi dio Deportivo Alavesi Reale Arenan, pandemia hasi zenetik zaleekin jokatu den lehen partidan.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, bai jokoan eta baita sortutako aukeretan ere. Januzajek, area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin, markagailua ireki du norgehiagokaren lehen abagune arriskutsuan. Handik gutxira, Lucasek berdinketaren gola lortu du hamaika metroetatik Guidettiri egindako penalti eztabaidagarri baten ostean. Januzajek gutxigatik kanpora joan den ezkerkada batekin eraman du berriro ere gipuzkoarren arriskua. Bere botetatik jaio da bigarren gola, atsedenaldia iritsi baino lehen: area barrura falta bota eta atezainak baloia urrundu ostean, Pachecok aldaratzea aprobetxatu du, eta markagailuan aurretik jarri ditu.

Bigarren zatia irekiagoa izan da eta bi taldeentzako alternatibak izan ditu. Aukerak batzuentzat zein besteentzat iritsi dira, baina asmatu dutenak txuri-urdinak izan dira. Bigarren zatiaren erdiaalden, Zubeldiak hirugarrena lortu du buruz Garridoren falta baten ostean. Arabarrek estutu egin dute azken txanpan aldeak murrizteko eta Borja Sainz lortzeko zorian egon da, baina bere jaurtiketak zutoinarekin egin du topo.

Partida hunkigarria eta oso berezia gure zaleen itzulerarekin. Eta taldeak partida bikain batekin erantzun du. Asteazkenean, Reale Arenan, beste lagunarteko bat izango dugu AS Monacoren aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel, Aritz, Pacheco, Aihen, Turrientes, Lopez, Januzaj, Navarro, Barrenetxea eta Carlos Fernandez. Zaldua, Zubeldia, Portu, Guridi, Willian J., Pokorny, Lobete, Sola eta Garridok ere jokatu dute.

Deportivo Alaves: Pacheco, R. Duarte, Laguardia, Lucas, T. Pina, Guidetti, Manu Garcia, Ivan Martin, Pere Pons, Martin eta X. Navarro. Tachi, Lejeune, Saul, Toni Moya, Edgar, Carlos Isaac, Borja Sainz, Loum, Javi Lopez eta Abqarrek ere jokatu dute.

Golak: 1-0: Januzaj, min. 8; 1-1: Lucas (p.), min. 16; 2-1: Pacheco, min. 43; 3-1: Zubeldia, min. 69

Epailea: Palencia Caballero. Txartel horia erakutsi die etxeko Pachecori eta kanpoko Laguardia eta Loumiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!