Realak 120 enpresa babesle baino gehiago ditu dagoeneko, askotariko sektoreetakoak: industria, gastronomia, energia, finantza-zerbitzuak, higiezinen sektorea, entretenimendua, automobilgintza, logistika, berrikuntza.
Deportivo de A Coruña taldearen aurkako partidan, RS Enpresak taldeak ongietorria egin zien zazpi kide berriri: ABC Logistic, Promociones Haizea, Maison Adam, Serigaur, SMW Autoblok, Otari Ingeniería del Agua eta Saldias-Miguel Aseguruak. Jardunaldiak aukera eman zien kideei esperientziak partekatzeko, ezagutzak trukatzeko eta networkingaren bidez harreman profesional berriak sortzeko.
RS Enpresak
Realaren enpresa-kluba da RS Enpresak, harreman profesionalak sustatzen eta negozio-aukera berriak sortzen laguntzen duen gunea. Esperientzia esklusiboen eta networking-topaketen bidez, kideek aukera dute harremanak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta guztiek partekatzen duten pasio baten inguruan sinergiak sortzeko: Reala.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin