Realak eta IMQ-k haien arteko aliantza berritu dute

Marea urdinak berriro elkartu dira. Real Sociedad eta IMQ-k bi denboralditarako berritu dute haien arteko lankidetza. Euskadiko aseguratzailea Realaren babesle ofiziala izaten jarraituko du.

Jokin Aperribay, Real Sociedadeko presidenteak, Anoetan jaso du IMQ Seguros enpresako zuzendari nagusia, Javier F. Maiztegui, 2027 urteko ekainera arte iraungo duen akordioa formalizatzeko.

Reala jarraitzaile kopuru handia duen taldea da eta duen inpaktu soziala ere tamainakoa da. Babesletza hau berritzeak proiektu honi indar handia eta ikusgarritasuna ematen dio, osasuna,kirola eta gizartearekin konpromisoa areagotuz.

Realeko presidente den Jokin Aperribayk positibotzat hartu du kolaborazio honekin jarraitzea: “Erakunde txuri urdinarentzat poztasun handia da IMQ gure bidelagun izatea. Ia hogei urte daramatzagu lankidetzan eta IMQ familia realzalearen parte sentitzen dugu. Haien konfiantza eta klubari eskaintzen dioten etengabeko babesa benetan eskertzen dugu”.

Bere aldetik, IMQ Seguros enpresako zuzendari nagusiak, Javier F. Maizteguik, aliantza honen garrantzia azpimarratu du: “Realarekin akordioa berritzea bidea berrestea da, osasuna, kirola eta baloreak konbinatzen dituen bidea alegia. Ohorea da guretzat klub honi babesa ematen jarraitzea, erreferente baita zelai barruan zein kanpoan, eta zale konprometituen ondoan egotea ere ohorea da.”

Horrela, IMQ-k bere kontribuzioa berresten du, ez goi mailako kirolaren arloan bakarrik, harrobian ere bai. Kasu honetan, Real Sociedad Fundazioan ere, bere helburuak ondorengoak direlarik: kirol jardueren, ekintza kultural eta sozialen promozioa eta sustapenean arituz. Horien artean ere, kirola gizartera gerturatzeko helburua du, praktika erraztuz hainbat kategoria eta adinetan.

Bestalde, azpimarratu behar da, IMQ Realzale Programaren parte dela lehen egunetik, Realak duen fidelizazio programa, eta horri esker, gure bazkideek urteko kuotan dirua aurrezteko aukera dute.




Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!