Realak eta Reale Segurosek elkarrekin jarraituko dute beste bi urtez

Realak eta Reale Segurosek datozen bi denboraldietan elkarrekin jarraitzea erabaki dute. Klub txuri-urdinak eta aseguratzaileak luzatu egin dute bi erakundeek 2012-2013 denboraldian hasi zuten harremana. Horrenbestez, Reale Seguros babesle txuri-urdinak ezkerreko mahukan jarraituko du beste bi denboraldiz.

 Aurreko urteetan bezala, Realak eta Reale Segurosek talde txuri-urdinaren abonatu eta jarraitzaileengana bideratuko ditu bere ahaleginak, beraiei zuzendutako ekintza promozionalekin eta kanpainekin. Denboraldi horietan eragin zabaleko kanpainak egin dituzte komunikabideetan, hala nola istripuen aseguru kolektiboa langabezi estaldurarekin, ‘Gol gosea’ (saltxitxa ogitartekoak partida aurretik eta Ketxurdin), Jelea Reala (zaleen eztarriak gozatzeko sortutako eztia) eta ‘Ezinezko Gola’ (atsedenaldian zelai erditik jaurtitzea).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!