WAKATAKEKO GAZTEAK

Reale Arena ezagutzen

Gure artean aste batzuk daramatzaten zortzi gazte japoniarrek duela egun batzuk ezagutu zuten Reale Arena. 2007 eta 2009 artean jaiotako mutil hauek Donostiara iritsi ziren Realaren eta Wakatake Groupen arteko lankidetza-hitzarmenari esker, prestakuntza jasotzen ari dira eta gure harrobiko taldeen entrenamenduetan parte hartzen ari dira.

Orain dela egun batzuk Reale Arenara bisita polit bat egin zuten, joko-zelaia, aldagelak, prentsa-aretoa, Klubeko garaikurrak eta gure estadioko gainerako txokoak bertatik bertara ezagutuz.

Gazte horiek infantil eta kadete txiki taldeetan sartu dira eta, entrenamenduez gain, harrobiko jokalariek Zubietako Landaberri Ikastolan ikasten ematen dituzten denboretan ere parte hartzen dute. Denbora honetan bertatik bertara ari dira ezagutzen talde txuri urdinaren lan-metodoa eta printzipioak eta balioak.

Bi erakundeen arteko akordioari esker, klub txuri-urdinak prestakuntza eta metodologia arloko aholkularitza emango dio Wakatakeri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!