'Realzale Leiala'

Vídeo

Gure Real maiteak 108 urte bete ditu, eta gure zale guztiekin ospatu nahi dugu. Bazkideekin, baina baita Reala sentitzen duten lagun guztiekin. Hurbiletik jarraitze nahi dugu, zuena dela sentitzea, are gehiago orain, garai berri batean murgilduta gaudelarik. Reala sentimendua eta pasioa da, eta bere pertsonak dira motorra.

Aurrera begiratzeko garaia, anbiziotsuak izan nahi dugu. Horregatik, ‘Realzale Leiala’ Plana aurkeztu dugu, pertsonengandik gertu egon nahi duen plana, eta bazkideei zuzenean bideratuta. ‘Realzale Leiala’ planak Klubarekiko leialtasuna saritu nahi du, bazkide kuota doan atera dakion. 'Gehiago etortzea gutxiago ordaintzea da’, hori da plana definitzen duen esaldia.

Erraz esanda, zelaira etortzearekin eta eguneroko gastuekin (janaria, gasolina, autoa, tailerra, etxeko aseguruak, bidaiak, oporrak), zure bazkide kuota ordaintzen lagundu nahi dizugu.

Anoetara joaten diren eta planari atxikitako marka nagusien establezimenduetan gastua egiten duten bazkideek baldintza hobeak lortu ahal izango dituzte.

Gure marka kolaboratzaileak dira BM eta Super Amara, VASA, Reale Aseguruak, Repsol, Halcon Bidaiak eta IMQ, gure RS Shop dendez gain. Marka ‘Realzaleek’ zure bazkide kuotan baldintza hobeak edukitzen lagunduko dizute. Eta Realeko bazkidea izango ez bazina, ‘RS Laguna’ egin zaitezke eta bazkide den familiako kide edo laguna lagundu dezakezu. Gehiago etortzea, gutxiago ordaintzea da.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!