“Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa” azken txanpan sartu da. Bozketa itxi ondoren, badakigu jada zein diren Realak eta San Martin Merkatuak elkarlanean antolatutako maketa-lehiaketako “Final Four”ean lehiatuko diren lau musika-taldeak.
Apirilaren 30ean, Geels eta Ainhoa Urteaga musikariek jokatuko dute 1. finalaurrekoa, San Martin Merkatuan; maiatzaren 7an, berriz, 2. finalaurrekoa izango da, Keler Espazioan, eta bertan Amaia Gajate eta ARIA arituko dira nor baino nor.
Eman botoa zure gogokoenari
Gaurtik aurrera eta kontzertuak egin arte, “Final Four”ean parte hartuko duten lau taldeetako baten alde bozkatu ahal izango duzu. Zaleen botoek %40ko balioa izango dute, eta gainerako %60a barruko epaimahai baten bozketek osatuko dute.
“Final Four”etik talde irabazle bat aterako da; sari gisa, bi abestiren grabazioa eta emanaldi bat, LaLiga-ko azken partidaren atsedenaldian, lortuko ditu.
Klikatu HEMEN lehiaketaren baldintzak eta oinarri arautzaileak berrikusteko
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin