IGANDEAN ZUBIETAN

RS Enpresak Txapelketa hemen da berriro

Instalakuntza txuri-urdinek bigarren RS Enpresak Txapelketaren hasiera hartuko dute hurrengo igandean. Halcón Bidaiak, Bodegas Campillo, Harrobi Taberna eta BM Supermerkatuak-en laguntzarekin, klubak bere enpresa babesleentzat antolatuko duen txapelketa izango da.

Txapelketa Futbol 7 modalitatean jokatuko da eta igande honetan ospatuko da arratsaldeko 15:00etatik aurrera lehen faseko partidekin. 15 enpresa parte-hartzaileak lau multzotan banatuak izango dira eta lehen lauak final-erdietarako txartela eskuratuko dute. Bigarren fase hau eta final handia 17:45etik aurrera jokatuko dira. Partidak Zubietako z4 eta z5 zelaietan jokatuko dira.

Parte-hartuko duten enpresa kolaboratzaileak ondorengoak dira: Roxtec, CIE Automotive, BM Supermercados, El Diario Vasco, S21Sec, Vascoplast, Elektra, Bokado, Bengoa, Sayma Consultores, Salto Systems, Logikaline, Seyce-Linde, Etxe-Lan. Zorte on!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!