Aste berria, Txapelketa berria. Realak Levante UD izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketan. Neurketa ostegun honetan, hilak 8, jokatuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Ciudad Deportiva de Buñol zelaian.
Txuri-urdinak bolada onarekin iristen dira, ez baitute porrota ezagutzen azaroaren erdialdetik. Realak talde valentziarraren aurka Erreginaren Kopako kanporaketa batean jokatuko duen lehen aldia izango da. Natalia Arroyo entrenatzaileak esan duenez, "ezin gara berdinketa batekin konformatu, badakigu partida bakar batera dela, eta minutuak pasatu ahala agian ligan hartuko ez genituzkeen arriskuak hartu beharko ditugu".
Donostiarrek Olatz Santana atezaina berreskuratuko dute SD Eibar taldearen aurka baja izan ondoren.