REAL SOCIEDAD 1-1 UD TABURIENTE

Sailkatuta

Gure belar hockeyko taldeak bana berdindu du gaur goizean UD Taburienteren aurka jokatutako partidan. Berdinketa honi esker, eta asteburuan zehar eman diren emaitzak kontuan izanda, Realak Erreginaren Kopa jokatzeko txartela lortu du.

Partidako lehenengo hiru laurdenetan parekotasuna izan da nagusi nahiz eta etxekoen atezainak geldiketa on batzuk egin dituen. Baina garrantzitsuena azkenengo laurdenean iritsi da. Talde txuri-urdina aurretik jarri da markagailuan Giuliana Ruggieriren gol bati esker. Baina gutxi iraun du etxekoen pozak. Izan ere, minutu bat geroago kanpokoek markagailuan berdinketa ezartzea lortu dute Agustina Gorzelanyren gol bati esker. Berdinketarekin Realak markagailuan aurreratzeko aukera bat izan du langara joan den jaurtiketa batekin, baina ezin izan dute lortu. Berdinketa nahikoa izan da gipuzkoarrentzat zortzigarren postuan mantendu eta Erreginaren Kopan parte hartzeko txartela lortzeko. Beraz, azaroaren 11tik 14ra Bartzelonara egingo dute bidaia txapelketa jokatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!