REAL SOCIEDAD – SPV (IGANDEA, 11:00)

Salbazio erdia jokoan

Iritsi da egiaren ordua. Amaierarako bi jardunaldi besterik ez dira falta, eta gure taldeak emozioz beteriko azken bi partidatan eutsi nahi dio mailari. Realak SPV Complutense hartuko du igandean Bera Beran, play-offetarako sailkatuta dagoen taldea.

Sailkapena oso estu dago. Txuri-urdinek puntu bateko aldea dute Atletic Terrassarekiko. COVID kasu batzuk Terrasako taldean 'arraro' bihurtu ditu azken egunak. Kataluniarrek bertan behera utzitako partidarekin gertatzen denaz haratago, donostiarrek garaipena lortu behar dute jardunaldiko beste emaitzei begiratu behar ez izateko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!