REAL SOCIEDAD 1-1 UDG TENERIFE

Sari gutxi

Vídeo

Realak 1-1 berdindu du gaur goizean UDG Teneriferen aurka donostiarrek hasieratik amaieraraino menderatutako neurketan. Gipuzkoarrek ez dute merezitako emaitza eskuratu Zubietako z7an ikusitakoaren ondoren.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, jokoa monopolizatuz eta gol aukera argiak sortuz. Lehenengoa Nerearen jaurtiketa batekin iritsi da, langa gainetik joan dena. Handik gutxira, Gabyk beste bat izan du buruz, baina atezainak azken orduan urrundu du. Amaiurrek bere oinetan izan du gola defentsa eta Noelia Ramos gaindituta, baina errematea gehiegi desbideratu du eta baloia kanpora joan da zutoita ukituz. Argiena atsedenaldia baino lehentxeago iritsi da, Jensenen jaurtiketa bikoitzarekin: lehenengoak zutoinean jo du, eta ondorengo aldaratzea kanpoko defentsak desbideratu du baloia barrura zijoanean. Gipuzkoarren nagusitasun hori aukera askorekin islatu da, baina gol-saririk gabe.

Amaiurrek aukera berri bat izan du aldageletatik igaro ostean, eta gola sartzea lortu du, baina baliorik gabe geratu da jokoz kanpo egoteagatik. Aurrelari txuri-urdinak gertu izan du berriro lehenengoa, baina bere erdiraketak ez du errematatzailerik aurkitu area barruan. Argiena Nereak izan du, kanpokoek ia atepetik atera duten errematearekin. Eduki duten jokaldi arriskutsu bakarrenatarikoan, Blomek tenerifetarrak aurreratu ditu aldaratze bat aprobetxatu eta gero (baloia eskuarekin eraman ondoren). Azkeneraino saiatu dira txuri-urdinak, eta azken jokaldian aurkitu dute saria, Amaiurren burukada bati esker, Noelia Ramos gaindituz.

Sari gutxi lortu dute txuri-urdinek berdegunean ikusitakoaren ondoren. Aukera asko izan dira, baina hiru puntuak lortzeko behar den eraginkortasunik gabe. Garaipenaren bidea berreskuratzeko lanean jarraitu behar dugu. Hori da datorren astean Sporting de Huelvaren aurka bilatuko duguna. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Allegra, Vanegas (Tejada, min. 72), Specht, Bernabé (Cecilia, min. 84), I. Arnaiz, Gaby G. (Andreia, min. 72), Gemma (Mirari, min. 84), Amaiur, N. Eizagirre (kap.) eta Jensen (Franssi, min. 61).

UDG Tenerife: Noelia Ramos, Estella, Andrea, Patri Gavira, Pisco (kap.), C. Blanco (Toro, min. 74), Silvia Doblado (Paola H. D., min. 60), N. Ramos, Sandra (Encarni, min. 87), Mari José (Blom, min. 60) eta L. Ortega (Koko Ange, min. 60).

Golak: 0-1: Blom, min. 79; 1-1: Amaiur, min. 96

Epailea: Cebollada López. Txartel horia erakutsi die etxeko Gaby G., I. Arnaiz eta N. Eizagirreri eta kanpoko N. Ramos, Blom, Toro eta Piscori. Kanpoko Patri Gavirari txartel hori bikoitza erakutsi dio (min. 95).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!