Sanse 0-0 UD Logroñés

Sari gutxi

Vídeo

Sansek hutsean berdindu du gaur arratsaldean Zubietan UD Logroñesen aurka. Sergio Franciscoren mutilek, partidan nagusi izan diren arren, puntu bat lortu dute, eta ez daude gustura jada jaitsita dagoen aurkari baten aurka.

Sanse izan da nagusi lehen zatian, aurkariari oso aukera gutxi emanez. Donostiarrak behin baino gehiagotan iritsi dira aurkariaren atera, eta ahalegin guztiak egin dituzte, baina euren jaurtiketek ez dute ate barruan amaitu. Talde bisitaria ia ez da agertu txuri-urdinen eremura. Lehen zatiko argiena Martonek izan du, aurkariaren defentsaren zati bat gainditu ondoren bere paseak du hartzailerik aurkitu.

Bigarren zatian donostiarrak nagusi izan dira, baina errioxarrek lehen minutuetan baino arrisku gehiago sortu dute. Hogei minutura Azkunek errematea egin du, baina bere burukada gora joan da. Jarraian, Logroñoko taldeak ia lehenengoa sartzea lortu du, Marrerok eta Arambarrik kornerrera desbideratzea lortu duten banakako ekintza on baten ondoren. Gure bigarren taldea erne ibili da eta, baina ez du ia aukera garbirik izan neurketa irabazteko.

Txuri-urdinek sari gutxiko puntua lortu dute, baina bosgarren postuan eta azken bi jardunaldietan mantentzeko borrokan jarraituko dute. Datorren astean Taxoare bisitatuko dute Osasuna Promesasen aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Zoilo (Balda, min. 86), Kortajarena, Olasagasti, Magunazelaia (Teijeira, min. 58), Dadie (Azkune, min. 58), Marín (Garrido, min. 73) eta Martón (Aguirre, min. 73).

UD Logroñés: Crettaz, López, Lozano, D. Fernández, Vergés, Ramos, Sierra (Algarra, min. 91), D. González (Boniquet, min. 46), Keita (Doncel, min. 79), Sáenz (kap.) eta Mendes (Schute, min. 65).

Epailea: Català Ferran. Etxeko taldeko Olasagastiri eta kanpoko Vergési atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!