SANSE 2-2 CD ARENTEIRO

Sari gutxi

Vídeo

Sansek bina berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Arenteiroren aurka, nahiz eta lehen zati bikaina egin duen. 

Sergio Franciscoren taldeak baloiaren jabetza izatea nahi izan du lehen minutuetan. Baloia kontrolpean izanik txuri-urdinek partidako lehen aukera izan dute, Azkuneren jaurtiketa batekin. Aurrelaria bera izan da donostiarrentzat gola sartu duena, area barruan geratu den baloi bat errematatu eta gero. Lehenengoarekin, galiziarrek gola sartzeko abagunea izan dute, baina Ayesaren esku-hartze bikain batek gola saihestu du. Abagune honen ostean Sansek gora egin du, eta bigarrena sartu du Ruperezek area kanpotik egindako bolea eder batekin.

Aldageletatik igaro ostean, kanpoko taldeak partidan sartzeko aukera ematen zien gola bilatu du. Alvaro Ramonen erdiraketa baten ostean, Chaconek baloia desbideratu du galiziarren lehena sartzeko. Bi eta batekoarekin partida erabakita uztea izan da helburua donostiarrentzat, Gotik izandako abagunearekin adibidez. Hala ere, taldeak behera egin du azken hogei minutuetan eta arerioak izan ditu aukera argienak. Horietako batean, Luis Gonzagak lehen zutoinera egindako erdiraketa bat aprobetxatu du berdinketa lortzeko. Hiru puntuak etxean geratzeko aukerak izan badira ere, Sansek ezin izan du garaipenaren gola sartu eta partida bina amaitu da. 

Sansek SD Logroñesen aurka jokatuko du hurrengo partida Errioxan datorren igandean hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Aupa Sanse. 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Rupérez, P. Rodríguez, Cantero, Zoilo (kap.), Gorrotxategi, E. García (Camara, min. 68), Dadie (Fiabema, min. 56), Goti (Beitia, min. 68), Balda (Ochieng, min. 56) eta Azkune (Orobengoa, min. 70).  

CD Arenteiro: García, Novoa, Moreno, Bueso (kap.) (Jordán Sánchez), Ramón, Tiago Rodríguez (García Vitra, min. 46), Esquerdo (Iván Ramos, min. 68), Pibe, Cachón, Marquitos (Gonzaga, min. 46) eta Miku (Romay. min. 85).

Golak: 1-0: Azkune, min. 66; 2-0, Rupérez, min. 72; 2-1: Chacón, min. 61; 2-2: Gonzaga Delage, min. 76. 

Epailea: Fernández Buergo. Txartel horia erakutsi die etxeko Ochieng eta Cnaterori eta kanpoko Fedor eta Tiago Rodríguezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!