Sarrera gehiago baino ez lirateke egongo, bazkide txartelen lagapenen bidez

Sarrerak agortuta

Zale txuri-urdinek futbolerako gogo handia dute. Ikusmin handia dago, igande honetan Cadizen egingo dugun LaLigako debutarekin hasita. Izan ere, oraindik astebete baino gehiago falta da Reale Arenan estreinatzeko eta sarrerak agortu egin dira.

400 lagapen inguru saldu dira

Beraz, Barcelonaren aurkako partidarako sarrera lortzeko aukera klubaren edo senide edo lagun baten karneta lagatzearen mende dago. Ia 400 bazkidek utzi diote klubari txartela (saldu egin dira), ezin izan baitute partidara joan.

Ezin zara etorri eta txartela utzi nahi duzu? Klikatu hemen eta jarraitu jarraibideak

Bestalde, erabilgarri dago senide edo lagun bati lagatzeko aukera, kasu honetan Realzale App-aren bidez. Funtzionalitate hau aktibatu zenetik, erantzuna positiboa izan da, eta bazkide askok jada, digitalki lagatzeko ohitura dute.

Klikatu hemen, jaitsi Appa eta identifika zaitez

Aurreikuspenen arabera, datorren astean zehar karneta lagatzen jarraituko dute, bai klubari, bai senide eta lagunei. Argi geratzen dena zera da, familia realzaleak denboraldi honetan bere etxera itzultzeko duen ilusioa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!