Reala partiden maratoi honen erdialdea gainditzear dago, azaro eta abenduko geldialdiaren atarian. Munduko Txapelketaren aurretik, Reale Arenan hiru partida eta etxetik kanpo beste hiru jokatuko ditu, horietako bat Kopako kanporaketa.
Etxeko partidei dagokienez, sarreren salmentak martxan jarraitzen du eta lagapena aktibatuta dago, bai klubari, bai senide eta lagunei. Hala ere, multzoen ligaxkako azken partidarako sarrerak agortu dira, hilaren 3an, Manchester Uniteden aurka.
Talde ingelesaren bisita garrantzitsuan Reale Arenak bere galarik onenak aurkez ditzan, salbuespen gisa Europako konpromiso horretarako klubari bazkide txartelaren lagapena aktibatu da, bertaratu ezin diren bazkideek eserlekua utz dezaten.
Bazkide txartelaren lagapena aukera ona izaten ari da Reale Arenara etorri ezin diren bazkideentzat. Izan ere, igandean Real Betisen aurka jokatuko duten LaLigako partidarako 150 txartel baino gehiago utzi dizkiote klubari.
Lagapena Realzale App-aren bidez egin nahi duzu? Egin klik hemen eta jarraitu pausoak.
Klikatu hemen ticketing plataforman sartzeko -sarrerak eta lagapenak- partiden zerrendarekin.
- Real Sociedad-Real Betis (urriak 30, 21:00etan).
- Real Sociedad-Manchester United (azaroak 3, 18:45ean).
- Real Sociedad-Valencia CF (azaroak 6, 16:15ean).