RCD ESPANYOL-REAL SOCIEDAD (LARUNBATA 23, 21:00)

Sarrerak, bihartik aurrera

Bihar 11:00etan RCDE Stadiumean maiatzan 23an jokatuko dugun partidarako zure sarrerak eskatzeko formularioa aktibatudda. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 247 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 134 sarrera gure bazkide eta RS Fanentzat.

- 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera languntaldeentzat.

Eskaera bihartik astelehenera arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Anoetako txarteldegian jasoko dira asteartean.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!